Orain ez da zure
lana askorik agertzen Madrilgo hedabideetan. Ahantzi egin dira zurekin?
2004. urte inguruan
kultura munduko PPko goi kargudun batek, nahieran aukeratua, esaten zuen ni
Batasunakoa nintzela eta ETAren tesiak defendatzen nituela. Hori, garai hartan
eta Madrilen, inor harrikatzea bezala zen. Orduan izan zen nazionalismoaren aurkako
erasoaldirik handiena. Ordutik literatura agente batzuek bota egin ninduten,
eta publikatzen nituen liburuen kritikak tantaka atera dira. Hamar urte
hauetan, hogei liburu inguru argitaratu ditut, eta toki batzuetan hitzik ez.
Adibidez, El País-ek ez du lerro bat bera ere idatzi gerra zibilari
buruzko hiru liburuen inguruan. 1.200 orrialde dira.
Han sobera ezerosoa
zara?
Nik asko izorratzen dut. Orduan, ezin duzu txalorik espero, edo ordaintzerik. Ezpada bufoi profesionala zarela; kasu horretan, ohatzea, janaria eta propinatxoak lortzen dituzu. Nik lanean jarraitzen dut, eta nire proiektuak baditut haiek kasu egin zein ez. Dagoeneko bost axola dit. Las Pirañas-ekin batera, uste dut nire erronka literariorik handiena dela aurten publikatu dudan Perorata del insensato. Erronka idazlea pertsonaia baten bidez biluztea izan da —eroetxetik alde egiten duen ero bat—. Ikuspuntu formaletik, pertsona eta idazle gisa guzti-guztia arriskatu dut. Oso zaila da gehiago ematea gaur egun. Tira, ba, horri buruz ez da deus idatzi. Min eman die? Ba, gutxienik, esan dezatela.
Hemendik zailagoa da hara ailegatzea?
Oso zaila. Anartean, nire argitaletxe guziak galdu ditut. Ezin izan dut liburu bat bera ere argitaratu Nafarroatik kanpo. Eskerrak Pamiela dudala. Pio Barojaren biografia bezalako liburu bat argitaletxeak berak suntsitu zuen. Adibidez, ez zuten inon aurkeztu nahi izan. Hilabete gutxiren buruan liburua suntsiturik zegoen, are, txikitua. Orain liburuek paper pastarako balio dute, ezta hori ere, gehiegi dago, eta ez dute erosten. Beraz, hobeki zakarretara.
ITURRIA: Berria.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina