Pako Aristi jaunaren askatasun-egarriarekin bat natorren arren ez nator bat bere ikuspegi sinplearekin.
Arazoaren funtsa ez dira indar okupatzaileak, Estatu zapaltzailea edo euskal probintzien nortasun bereiziak. Turkiako kurduek inoiz baino baldintza bortitzagoak jasaten dituzte, baina inoiz baino bizitasun handiagoa duen herria da, biziraupen borrokarako itzelezko borondate, elkartasun eta adorearekin. Euskaldunon egoera tamalgarriaren errua gurea da, euskaldunona eta gure barne-indar espiritualen gabezia.
Hasteko, ez da existitzen tradizio gabeko triburik, herririk, zibilizaziorik edo inperiorik. Tradizioa da herri baten arima, eta tradizio horren indar espiritualaren araberakoa izango da herriaren bizi-grina. Tradizio ororen erdigunea esoterismoan dago, hau da, gizakia bere barne-mundu espiritualarekin (bere arimarekin) konektatzen duen barne-doktrina iniziatikoan. Tradizio bat belaunaldiz-belaunaldi garatu eta igortzen duten familien artean sortzen da “herria”, eta kosmo-ikuspegi zehatz baten jabe den komunitatearen barnean garatzen dira bere nortasun-ezaugarri etnikoak: hizkuntza, erritu, kondaira, ohitura, folklore etabar. Adibideak? Milaka
– Indiak ehundaka urtetako okupazio eta eraso musulmanei aurre egin zien. Zergatik? Gutxienez 5000 urte dituen tradizio bedikoak duen indar espiritualagatik
Txina ez da herri bat, herri bat baino askoz ere gehiago da. Bi mila urte baino gehiago iraun duen inperio erraldoi bat izan da. Inperioa gauzatzen da herri baten barne-indar espiritualak horren handiak direnean non bere muga fisikoetatik haratago zabaltzen den munduaren konkistan. Eta zergatik izan da Txina inperio bat? Bi mila urte baino gehiagoko hiru tradizio boteretsuen elkartze-gunea izan delako (Budismoa, taoismoa eta konfuzionismoa)
,Umah (komunitate-musulmana) zergatik dago etengabeko zabalkundean? Zergatik herri musulmanen jaiotze tasa altua, borrokarako joera eta europaren ordezkatze etnika? Tradizio musulmanaren indar argi eta garbiagatik.
Zergatik zen horren anitza Sakro-inperio erromatar-germaniarraren oinarri etniko eta kulturala? Eta zergatik batu zituen horren herri ezberdinak bere gonapean indarkeriarik gabe? Inperioaren indar ideal-espirituala zen horren aniztasun handia kohesionatzen zuena.
Eta herri-judua…. horrenbeste mende estaturik gabe, hebraiera desagerturik, munduan sakabanatuak… nolatan biziraun dute? Nolatan berpiztu dute euren hizkuntza eta nolatan garatu dute Estatu bat? Herri honen tradizio espirituala munduan handienetako bat delako.
Herri bikiongoa desagertu zen bere tradizio nordiko espirituala kristatasunagatik ordezkatu zuenean
Zibilizazio Egipziarra bere tradizoia helenistikoagatik ordezkatu zuenean desagertu zen.
Zibilizazio erromatarra bere eguzki-tradizioa (sol invictus) kristautasunagatik ordezakatu zuenean desagertu zen.

Etabar etabar.
Sekretutxo bat kontatuko dizuet: aspaldi pentsatzen ari nintzelarik nola berpiztu euskal nortasuna gaurko zombie-egoeratik (tradizionalismoan eta ebolianismoan sartu baino lehenago) honako ondorio hauek atera nituen:
1. ARAUA: HIZKUNTZAK, ARRAZAK, LEINUAK, FOLKLOREAK, OHITURAK… ETA ARE GUTXIAGO EUSKAL-ESTATUAK EZ DUTE BALIO BERE KABUZ, BALDIN ETA HERRIAK BERAK EZ BADITU EZAUGARRI HAUEK SAKRALIZATZEN, ETA KATEGORIA GOREN BATERA IGOARAZTEN.
2. BIZITZAREN SAKRALIZAZIOA MANTENTZEN DUEN TRADIZIOAREN JABE DEN HERRIAK, INDARRA DU BERE ALDE. BERE NORTASUNA SEKULARIZATZEN DUTENAK, ALDIZ, HERIOTZERA DOAZ ZUZENEAN.
2. BIZITZAREN SAKRALIZAZIOA MANTENTZEN DUEN TRADIZIOAREN JABE DEN HERRIAK, INDARRA DU BERE ALDE. BERE NORTASUNA SEKULARIZATZEN DUTENAK, ALDIZ, HERIOTZERA DOAZ ZUZENEAN.
Nahi duzue jakin zergatik juduek berpiztu duten hebraiera generazio batean? Ez da Estatu propioagatik, ez. Hebraiera Yhave euren jainkoarekin konektatzen dituen tresna da. Kabalak dio Jainkoak hebraierazko hitzen bitartez sortu zuela mundua. Horren indartsua da hizkuntzaren balioa juduentzat non berpizteko ez duten diru-laguntza, korrika, euskaraz bizi eta halakorik behar izan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina