2015(e)ko abenduaren 31(a), osteguna

Maider Oleaga: “Elbira Zipitriaren istorioa jakitera eman behar zen”

‘Kortxoenea, sortzea irautea delako’: “Edozeinek ikusteko esperientzia da”2010eko ekaina zen Donostiako Gros auzoko gazte batzuek abandonatutako Kortxo fabrika zaharra okupatzea erabaki zutenean. Autogestioaren bandera hartuta, auzoaren zerbitzura egongo zen proiektu kultural, sozial, politiko eta kolektiboa sortzeari ekin zioten orduan. Bost urte geroago, eta gaztetxea beraren desalojo eta eraisketa tarteko, aurkeztu dute ‘Kortxoenea, sortzea irautea delako’ dokumentala. Kortxoenearen adibidea erabiliz, autogestioaren praktika Donostia bezalako hiri zail batean nola eman den aztertu dute dokumentaleko egileek. Lan honek gainera, hiriko pasarte garrantzi bat ezagutzeko aukera ematen dio ikus-entzuleari, eta antzeko proiektuetan dabilen jendearengan eztabaida sustatzeko tresna izatea ere du xede. “Edozeinek ikusteko esperientzia da” egileen esanetan. Hain zuzen ere, horietako birekin, Beñat Apalategi eta Markel Ormazabalekin (Joseba Parron faltan), egin genuen hitzordua Durangoko Azokan, dokumentala Irudienean aurkeztu zutela probestuz. Hona hemen beraiekin izandako solasaldia.

KULTURRIZKETAK 2: Olatz Zugasti

OLATZ ZUGASTI - UR GOIENA UR BARRENA - BAKEAN ALA OTZANDUA

GARA - Ez Dok Amairu, mende erdiko sorrera bat

GARA - Ez Dok Amairu, mende erdiko sorrera bat

Hastapen pausoak 1965eko udazkenean eman bazituen ere, Ez Dok Amairu hilabete batzuk beranduago aurkeztu zen ofizialki jendaurrean; 2016ko martxoan beteko da hortaz bere abiatzearen 50. urteurrena. Mende erdiz atzera egin behar da euskal kulturaren, batez ere kantagintzaren mugimendu aitzindariraino heltzeko. Une politikoak berebiziko garrantzia izango du, frankismo garai beteko hertsiduraren aurka altxamendu kulturala izango baita talde honek bultzatuko duena.
ARIANE KAMIO|DONOSTIA