2015(e)ko abenduaren 31(a), osteguna

Maider Oleaga: “Elbira Zipitriaren istorioa jakitera eman behar zen”

‘Kortxoenea, sortzea irautea delako’: “Edozeinek ikusteko esperientzia da”2010eko ekaina zen Donostiako Gros auzoko gazte batzuek abandonatutako Kortxo fabrika zaharra okupatzea erabaki zutenean. Autogestioaren bandera hartuta, auzoaren zerbitzura egongo zen proiektu kultural, sozial, politiko eta kolektiboa sortzeari ekin zioten orduan. Bost urte geroago, eta gaztetxea beraren desalojo eta eraisketa tarteko, aurkeztu dute ‘Kortxoenea, sortzea irautea delako’ dokumentala. Kortxoenearen adibidea erabiliz, autogestioaren praktika Donostia bezalako hiri zail batean nola eman den aztertu dute dokumentaleko egileek. Lan honek gainera, hiriko pasarte garrantzi bat ezagutzeko aukera ematen dio ikus-entzuleari, eta antzeko proiektuetan dabilen jendearengan eztabaida sustatzeko tresna izatea ere du xede. “Edozeinek ikusteko esperientzia da” egileen esanetan. Hain zuzen ere, horietako birekin, Beñat Apalategi eta Markel Ormazabalekin (Joseba Parron faltan), egin genuen hitzordua Durangoko Azokan, dokumentala Irudienean aurkeztu zutela probestuz. Hona hemen beraiekin izandako solasaldia.

KULTURRIZKETAK 2: Olatz Zugasti

OLATZ ZUGASTI - UR GOIENA UR BARRENA - BAKEAN ALA OTZANDUA

GARA - Ez Dok Amairu, mende erdiko sorrera bat

GARA - Ez Dok Amairu, mende erdiko sorrera bat

Hastapen pausoak 1965eko udazkenean eman bazituen ere, Ez Dok Amairu hilabete batzuk beranduago aurkeztu zen ofizialki jendaurrean; 2016ko martxoan beteko da hortaz bere abiatzearen 50. urteurrena. Mende erdiz atzera egin behar da euskal kulturaren, batez ere kantagintzaren mugimendu aitzindariraino heltzeko. Une politikoak berebiziko garrantzia izango du, frankismo garai beteko hertsiduraren aurka altxamendu kulturala izango baita talde honek bultzatuko duena.
ARIANE KAMIO|DONOSTIA

2015(e)ko abenduaren 19(a), larunbata

GARA - «Gu, espezie gaiztoa izateaz aparte, gogorrak gara, moldaerrazak; arratoiak bezala»

GARA - «Gu, espezie gaiztoa izateaz aparte, gogorrak gara, moldaerrazak; arratoiak bezala»

naiz: GAUR8 - mila leiho zabalik - Nostalgiak

naiz: GAUR8 - mila leiho zabalik - Nostalgiak

Orain hiru bat aste, Bilbon, zereginik gabeko goiz batez eta hiri bat ezagutzeko biderik onena periferiatik ibiltzea dela pentsatuz, Otxarkoagara igo nintzen, Asier Mendizabal artistak MACBAn eta Reina Sofian “Otxarkoaga M-L” lana (auzoan dauden Marxen eta Leninen bustoen gaineko gogoeta) erakutsi zuenetik buelta bat ematekotan bainengoen. Busto horien historia luzea da. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna desegin zenean Madrilgo enbaxadak ez zekien zer egin irudiekin eta Parla herriko komunista taldeari eman zizkien bi bustoak, baina Udalak ez zien herrian jartzen utzi eta 1993an iritsi ziren Otxarkoagara. Ordurako auzo elkarteak gestioak eginak zituen Bukaresten hango plaza batetik Leninen estatua handi bat ekartzeko ere. Bustoak ezarri zituzten baina ez zuten bakerik izan; gau batez tirokatu egin zituzten eta auzo elkartekoak haien ordez Txabi Etxebarrietaren irudi bat jartzera iritsi ziren eta Basta Ya-k auzitara jo zuen. Kontua da Asier Mendizabalek pasadizo horien gainean eraiki zuela monumentuei, iraganari eta presenteari buruzko bere arte egitasmoa.
Kostata iritsi nintzen bustoak dauden tokira, ez baitago Euskal Herri osoan hainbeste harmaila duen auzorik. Egon nintzen hamar bat minutu irudiei begira (uste dut azken urteotako turista bakarra nintzela), gogoetan murgildua eta tarteka nostalgiaren zimikoak sentitzen nituela, nahiz eta badakidan iraultzaile batek ez duela nostalgiarik sentitu behar, etorkizunarena izatekotan ere. Horrela nengoela metro batzuetara kiosko bat ikusi nuen eta, egunkaria erosi gabe nenbilenez, gerturatu eta “Egin” bat eskatu nion nahi gabe saltzaileari, lapsus arrunt bat, oso normala burua iraganean nerabilela kontuan izanik. “Egin”-ik ez zuela, baina “Gara” bat emango zidala esan zidan eta erantsi zuen nola mutikotan hasi zen auzoan “Egin” banatzen.
Handik astebetera egin genuen Parisen ikasketak egiten ibili ginenon urteroko bazkaria. Aurtengo gertakariak tarteko, Bataclan izan genuen hizpide, garai hartan (70eko hasieran) Arroako pilotari ohi batena baitzen, striptease lokal bat bezalaxe. Atentatuek izan zuten lehentasuna, noski, baina nostalgia ariketa batzuk izan ziren bazkalondoan.
Segidan Durangoko Azoka etorri zen eta Iñaki Aldekoaren “68ko belaunaldia” irakurri dut, gure gaztaroko ideia eta gertakariei buruzko collage ederra. Hor ere nostalgiaren zimikoak tarteka badira, 60ko hamarkada bereziki utopiena izan baitzen.
Orain Imanol Muruaren bigarren liburua daukat zain eta hor, hala espero dut, ez dudala nostalgiaren zimikorik sentituko. •

#GureBazka 10. | Joxerra Garzia

2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

naiz: GAUR8 - mila leiho zabalik - OLATZ ZUGAZTI KANTARIA ETA KONPOSITOREA«Nire lan pertsonalena da, barnetik ateratakoa, eta baita ausartena ere»

naiz: GAUR8 - mila leiho zabalik - «Nire lan pertsonalena da, barnetik ateratakoa, eta baita ausartena ere»
Kantari hernaniarrak bere musika eta pentsaera ezagutzeko parada ematen duen diskoa argitaratu du, eta kontzertuak eskaintzen ari da lana deskubriarazteko.
«Nire lan pertsonalena da, barnetik ateratakoa, eta baita ausartena ere»
Nola deskribatuko zenuke zure azken diskoa?
Nire lan pertsonalena da, nire barnetik ateratakoa; ausartena dela ere esango nuke. Nire pentsaera azaleratzeko ausardiatxoa izan dut lehen aldiz, biluzten hasteko, baina pixka bat neurtzen. Izan ere, nire buruari ere zentsura jarri diot, kanturen bat edo beste apartatu egin dut.
Esan dezaket protesta kantu mota bat biltzen duela. Ez da inperialismoari buruzko protesta, finean ezagutzen baitugu zer den. Nolabait gure erantzunarekin ados ez egotearen ondorioz egindako hausnarketa bat da. Astindu bat eman nahi diot herriari esateko gogoeta dezan mintzatzen ari garen moduaz, gure herriari dagokion kokapen horretatik hain urrun joanez. Herri menderatu gisa izan beharko genukeen jarreratik, nire ustez, oso urrun. Guk geronek desagerrarazten dugu gure herria, gure jarrerarekin, ontzat emanez gauza batzuk, eta ia ez hitz eginez hainbat gauzez.
Zein da hitzen garrantzia?
Zein hitz erabiltzen den eta zein ez garrantzitsua da. Esan ohi da hizkuntzak berak pentsaera eragiten duela. Gizakiok hizkuntza asmatu dugu, baina hizkuntzak berak gero gure pentsaera moldatzen du. Adibide bat jartzearren: harritu egin ninduten orain dela hamar bat urte ikastolako batzordean nengoela aztertzeko iritsi zitzaizkigun dokumentu batzuek. Hor ikusi nituen konplexuek eragindako hainbat diskurtso. Esate baterako, aipatzen zen euskaldunak garela, baina unibertsalak. Baina, nik diot, euskalduna zarenez zara unibertsala.
Badirudi aldarrikatu behar dugula euskaldunak garela baina ez garela gure zilborrari begira, mundu guztia bere zilborrari begira dagoenean. Bidaian joaten bazara konturatzen zara denek dauzkatela beren banderak, eta ez hori bakarrik, baita beren armadak ere, mundua nazionalista dela. Estatu nazionalista eta gainera zapaltzaileak dira.
Besteok, defendatzen ari garenok, azkenaldi honetan justifikatu egin beharra izaten dugu, eta anitzak garela aldarrikatu, Euskal Herria anitza dela. Baina hori ez da kontua; kontua da nork agintzen duen hemen. Niri berdin dit zein koloreko jendea dagoen hemen
Hitzak erabiltzerakoan badirudi gu ere difuminatzen goazela. “Herria” hitza ez esateagatik erabiltzen dugu “gizartea” askotan, eta gizartea esatearekin ukatzen dugu herri bat dagoela. Zein gizarte da aipatzen dugun hori?
Ausardia aipatu duzu. Zer ikuspegitik ausartu zara zu zeu, ikuspegi kritiko horretatik?
Bai, alde horretatik. Era berean, hori bai, harritzen nau esan didatelako ausarta naizela, eta kezkatzen nau. Iruditzen bazaie ausarta dela ni esaten ari naizena, uste baino okerrago gaude. Azken finean, basamortu bat bezala da. Sentitzen da Euskal Herria desagertu balitz bezala, baina era berean negar egiten dugu. Badakigu zerbait ez dagoela ongi, konturatzen gara nola erasotzen ari diren hizkuntza, hezkuntza... Atal batzuk dauzkagu ez daudenak ondo, eta ez dira babestuta egongo estatu bat ez dugun bitartean. Edo hori eduki ezean, gutxienez jakin arte nola gauden, hau da, diagnosi bat egin beharra dago. Ezin da ukatu zerbait okerra dagoenik oinarrian; ezin da adarretatik hasi zerbait konpontzen, lehenengo enborra dago, eta gero hizkuntza, hezkuntza eta beste atal guztiak.
Hegoaldean azkenaldian, eta Iparraldean aspaldidanik, hedatu da identitate kontuak, nortasun kontuak utzi behar direla, atzerakoiak direlako. Garrantzia dutenak gizarte kontuak dira. Baina nor izan gabe zer egin daiteke? Identitate gabe zerbait egin al daiteke? Ez, beti da identitate bat; orduan zureari uko egiten badiozu, beste bat hartzen ari zara. Guk ezetz uste dugu, identitateak alde batera uzten ditugu, eta gizarteaz hitz egiten dugu. Aldiz ez gara konturatzen joko horrekin beste identitate bat hartzen ari garela; Hegoaldean, espainola, eta, Iparraldean, frantsesa.
Zu zeu sentitu zara ausart edo jendeak sentiarazi zaitu horrela mezu hori transmititzean?


Ni kontziente nintzen gauza horiek esaten dituen jendeak, adibidez Pako Aristik, arazoak dituela. Aristi arbola astintzen hasi da eta erasorik handienak etxetik etorri zaizkio, bere taldekideengandik, herritarrengandik, abertzaleenengandik. Orduan, horren kontziente izanik, pentsatu dut zerbait esan beharra dagoela; ezin dugu gelditu hori ukatzen, ezkutatzen eta beti negarrez. Eta gero hori sentiarazi didate.

2015(e)ko abenduaren 13(a), igandea

HiltzenHil idatzi zuen iruzkina, Zuzeun. erabat ados nago.

Pako Aristi jaunaren askatasun-egarriarekin bat natorren arren ez nator bat bere ikuspegi sinplearekin.
Arazoaren funtsa ez dira indar okupatzaileak, Estatu zapaltzailea edo euskal probintzien nortasun bereiziak. Turkiako kurduek inoiz baino baldintza bortitzagoak jasaten dituzte, baina inoiz baino bizitasun handiagoa duen herria da, biziraupen borrokarako itzelezko borondate, elkartasun eta adorearekin. Euskaldunon egoera tamalgarriaren errua gurea da, euskaldunona eta gure barne-indar espiritualen gabezia.
Hasteko, ez da existitzen tradizio gabeko triburik, herririk, zibilizaziorik edo inperiorik. Tradizioa da herri baten arima, eta tradizio horren indar espiritualaren araberakoa izango da herriaren bizi-grina. Tradizio ororen erdigunea esoterismoan dago, hau da, gizakia bere barne-mundu espiritualarekin (bere arimarekin) konektatzen duen barne-doktrina iniziatikoan. Tradizio bat belaunaldiz-belaunaldi garatu eta igortzen duten familien artean sortzen da “herria”, eta kosmo-ikuspegi zehatz baten jabe den komunitatearen barnean garatzen dira bere nortasun-ezaugarri etnikoak: hizkuntza, erritu, kondaira, ohitura, folklore etabar. Adibideak? Milaka
– Indiak ehundaka urtetako okupazio eta eraso musulmanei aurre egin zien. Zergatik? Gutxienez 5000 urte dituen tradizio bedikoak duen indar espiritualagatik
Txina ez da herri bat, herri bat baino askoz ere gehiago da. Bi mila urte baino gehiago iraun duen inperio erraldoi bat izan da. Inperioa gauzatzen da herri baten barne-indar espiritualak horren handiak direnean non bere muga fisikoetatik haratago zabaltzen den munduaren konkistan. Eta zergatik izan da Txina inperio bat? Bi mila urte baino gehiagoko hiru tradizio boteretsuen elkartze-gunea izan delako (Budismoa, taoismoa eta konfuzionismoa)
,Umah (komunitate-musulmana) zergatik dago etengabeko zabalkundean? Zergatik herri musulmanen jaiotze tasa altua, borrokarako joera eta europaren ordezkatze etnika? Tradizio musulmanaren indar argi eta garbiagatik.
Zergatik zen horren anitza Sakro-inperio erromatar-germaniarraren oinarri etniko eta kulturala? Eta zergatik batu zituen horren herri ezberdinak bere gonapean indarkeriarik gabe? Inperioaren indar ideal-espirituala zen horren aniztasun handia kohesionatzen zuena.
Eta herri-judua…. horrenbeste mende estaturik gabe, hebraiera desagerturik, munduan sakabanatuak… nolatan biziraun dute? Nolatan berpiztu dute euren hizkuntza eta nolatan garatu dute Estatu bat? Herri honen tradizio espirituala munduan handienetako bat delako.
Herri bikiongoa desagertu zen bere tradizio nordiko espirituala kristatasunagatik ordezkatu zuenean
Zibilizazio Egipziarra bere tradizoia helenistikoagatik ordezkatu zuenean desagertu zen.
Zibilizazio erromatarra bere eguzki-tradizioa (sol invictus) kristautasunagatik ordezakatu zuenean desagertu zen.
Etabar etabar.
Sekretutxo bat kontatuko dizuet: aspaldi pentsatzen ari nintzelarik nola berpiztu euskal nortasuna gaurko zombie-egoeratik (tradizionalismoan eta ebolianismoan sartu baino lehenago) honako ondorio hauek atera nituen:
1. ARAUA: HIZKUNTZAK, ARRAZAK, LEINUAK, FOLKLOREAK, OHITURAK… ETA ARE GUTXIAGO EUSKAL-ESTATUAK EZ DUTE BALIO BERE KABUZ, BALDIN ETA HERRIAK BERAK EZ BADITU EZAUGARRI HAUEK SAKRALIZATZEN, ETA KATEGORIA GOREN BATERA IGOARAZTEN.
2. BIZITZAREN SAKRALIZAZIOA MANTENTZEN DUEN TRADIZIOAREN JABE DEN HERRIAK, INDARRA DU BERE ALDE. BERE NORTASUNA SEKULARIZATZEN DUTENAK, ALDIZ, HERIOTZERA DOAZ ZUZENEAN.
Nahi duzue jakin zergatik juduek berpiztu duten hebraiera generazio batean? Ez da Estatu propioagatik, ez. Hebraiera Yhave euren jainkoarekin konektatzen dituen tresna da. Kabalak dio Jainkoak hebraierazko hitzen bitartez sortu zuela mundua. Horren indartsua da hizkuntzaren balioa juduentzat non berpizteko ez duten diru-laguntza, korrika, euskaraz bizi eta halakorik behar izan.

2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

naiz: - Def con Dos-eko abeslaria epaituko du Auzitegi Nazionalak, «terrorismoa» goratzea egotzita. Cesar Strawberry Def con Dos musika taldeko abeslariaren aurka abiatutako auziaren artxibatzea baliogabetu du Audientzia Nazionalak eta, hortaz, Twitterren «terrorismoari gorazarre» egiteagatik epaitzeko agindu dio Jose de la Mata epaileari. NAIZ|MADRIL|2015/12/10 11:58|0 iruzkin Cesar Augusto Montaña Lehman, Def con Dos taldeko burua, «terrorismoa» goratzea egotzita epaitu egingo du Audientzia Nazional espainolak. Twitter sarean eginiko sei komentario eta bertxio batengatik auziperatu egin zuten Strawberry, baina iragan urrian Jose de la Mata epaileak auzia artxibatu egin zuen, adierazpenok bere «estetika probokatzaile, ironiko eta sarkastikoaren» baitan egin zituela iritzita. Kantariak arteaz duen «ikusmolde berezia» aipatu zuen epaileak. Hala ere, Fiskaltzak jarri zuen helegitea partzialki onartu egin du Auzitegi Nazionaleko 4. Zigor Aretoak eta artxibatzea baliogabetu du, De la Matari kantaria epaitzeko agindua emanez. Angela Murillo, Teresa Palacios eta Juan Francisco Martel epaileen iritziz, Strawberryren txioak ezin dira «kulturaren eta iritzi propioaren defentsaren testuinguruan» kokatu, baizik eta «gorrotoaren diskurtsoan». Espainiako Erret familiaren aurka eginiko ustezko irainen atalaren artxibatzeari dagokionean, babesa eman diote De la Mataren erabakiari. Hortaz, «terrorismoa goratzeagatik» jesarri beharko da Strawberry erruztatuen aulkian.

GARA - Islandiara joaten ziren baleontzien istorioa, gazteei kontatuta. Nafarroako Ikastolen Elkarteak euskarara eta ingelesera ekarri du «1615 Islandia: Gartziaren istorioa», Tapio Koivukarik finlandieraz idatzitako ipuina. Kontakizunaren oinarrian 1965ean Islandian erail zituzten euskal arrantzaleen gertakaria dago.

GARA - Islandiara joaten ziren baleontzien istorioa, gazteei kontatuta



Laurehun urte igaro dira Islandian balearen ehizan
zebiltzan 32 euskal arrantzale erail zituztenetik. 1615eko irailean,
ekaitz batek baleontzia txikitu ondotik, Islandian hilabete luzez geratu
beharrean suertatu ziren euskal arrantzaleak eta, bertako agintariekin
arazoak izan ostean, euskaldunak akabatzeko agindua eman zuten. Aurten,
hedabideetan albiste izan da Islandiako Gobernuak euskaldunak hiltzea
baimentzen zuen legea indargabetu izana eta, horren harira, Etxepare
Institutuak eta Islandiako-Euskal Herriko Lagunen Elkarteak kongresua
egin zuten Reykjavic-en eta berradiskidetze ekitaldia ere egin zuten,
aurtengo apirilean.


Historiako pasarte horretan oinarrituta, Tapio Koivukari
idazle finlandiarraren “1615 Islandia: Gartziaren istorioa” liburua
aurkeztu zuen atzo Nafarroako Ikastolen Elkarteak. Liburua finlandieraz
idatzia bada ere, ostean islandierara itzulia izan zen eta, aipatu
elkartearen ekimenez, orain euskaraz eta ingelesez ere irakur daiteke.


Argitalpenak Gartzia Aranbururen istorioa kontatzen du. Orain 400
urte, euskal kostaldeko mutil gazte hau baleontzi batean kontratatuko
dute upelgile ikasle modura. Tripulazioa Islandiara bidean doa, balea
ugari ehizatu eta onura ekarriko dien bidaia dela sinetsita, baina
zenbaitek mespretxuz begiratzen diote Martin de Villafranca kapitain
handinahiari. Behin Islandian, Gartziak hainbat lagun egingo ditu,
tartean Kristrun neskatila gaztea, eta, etxeratzeko ordua iristean,
bat-bateko ekaitzaren ostean baleontzia hondoratu eta arrantzaleek lur
ezezagun horretan harrapaturik ikusiko dute euren burua. Berehala
ohartuko dira bertako bizilagunek mehatxutzat dituztela orain
euskaldunak.


Munduarekin konektatzen
Liburuaren aurkezpenean azaldu zutenez, argitalpenaren helburua «gure
ikasleei euskal historiaren parte den liburu hau eskaintzea da;
ikastola bezala munduarekin konektatzen gaituen liburua eta nafar itsas
bizitzari aipamen egiten diona». Era berean, istorioak «gure arbasoak
zein egoera latzean bizi ziren» agertzen duela gaineratu zuten.


Argitalpena munduko hainbat txokotan osatu dela ere azaldu zuten:
Finlandian idatzia izateaz gainera, Xabier Irujo Historia Garaikidean
doktore eta Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko
zuzendarikideak koordinatu du Renotik, Uruguain editatu dute, Donostian
inprimatu da eta marrazkiak (Fidel Azkoaga Igartza elorriarrak egin ditu
ilustrazio lanak) eta tapakiak, aldiz, Iruñean egin dituzte. «Hau
guztia posible izan zedin, ezinbestekoa izan da Irujoren koordinazio
lana», nabarmendu zuten.


2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

naiz: GAUR8 - mila leiho zabalik - «Saizarbitoriaren ‘Hamaika pauso’ lanarekin estreinatu nintzen»

naiz: GAUR8 - mila leiho zabalik - «Saizarbitoriaren ‘Hamaika pauso’ lanarekin estreinatu nintzen»

naiz: GAUR8 - mila leiho zabalik - «Sare sozialek pista asko ematen dituzte idazle berriak aurkitzeko»

naiz: GAUR8 - mila leiho zabalik - «Hiru formatuak erabiltzen ditugu aldi berean liburuak argitaratzeko: papera, on line osorik eta doan eta e-book gisa»

MIGUEL SANCHEZ OSTIZ. IDAZLEA

Orain ez da zure lana askorik agertzen Madrilgo hedabideetan. Ahantzi egin dira zurekin?
2004. urte inguruan kultura munduko PPko goi kargudun batek, nahieran aukeratua, esaten zuen ni Batasunakoa nintzela eta ETAren tesiak defendatzen nituela. Hori, garai hartan eta Madrilen, inor harrikatzea bezala zen. Orduan izan zen nazionalismoaren aurkako erasoaldirik handiena. Ordutik literatura agente batzuek bota egin ninduten, eta publikatzen nituen liburuen kritikak tantaka atera dira. Hamar urte hauetan, hogei liburu inguru argitaratu ditut, eta toki batzuetan hitzik ez. Adibidez, El País-ek ez du lerro bat bera ere idatzi gerra zibilari buruzko hiru liburuen inguruan. 1.200 orrialde dira.

Han sobera ezerosoa zara?

Nik asko izorratzen dut. Orduan, ezin duzu txalorik espero, edo ordaintzerik. Ezpada bufoi profesionala zarela; kasu horretan, ohatzea, janaria eta propinatxoak lortzen dituzu. Nik lanean jarraitzen dut, eta nire proiektuak baditut haiek kasu egin zein ez. Dagoeneko bost axola dit. Las Pirañas-ekin batera, uste dut nire erronka literariorik handiena dela aurten publikatu dudan Perorata del insensato. Erronka idazlea pertsonaia baten bidez biluztea izan da —eroetxetik alde egiten duen ero bat—. Ikuspuntu formaletik, pertsona eta idazle gisa guzti-guztia arriskatu dut. Oso zaila da gehiago ematea gaur egun. Tira, ba, horri buruz ez da deus idatzi. Min eman die? Ba, gutxienik, esan dezatela.

Hemendik zailagoa da hara ailegatzea?

Oso zaila. Anartean, nire argitaletxe guziak galdu ditut. Ezin izan dut liburu bat bera ere argitaratu Nafarroatik kanpo. Eskerrak Pamiela dudala. Pio Barojaren biografia bezalako liburu bat argitaletxeak berak suntsitu zuen. Adibidez, ez zuten inon aurkeztu nahi izan. Hilabete gutxiren buruan liburua suntsiturik zegoen, are, txikitua. Orain liburuek paper pastarako balio dute, ezta hori ere, gehiegi dago, eta ez dute erosten. Beraz, hobeki zakarretara.

ITURRIA: Berria.

JOAN BAEZ ~ Txoria Txori ~Joan Baez ~TXORIA TXORI ~ from Joan`s "Diamonds And Rust In The Bullring" Joan says: This record was made in a bullring in Bilbao, Spain, in 1988. It is dedicated to the Mayor and the people of Bibao, who came out to see me perform. The song is "Euskera". TXORIA TXORI is about a sweet little bird whose owner like it so much he cuts the wings in order to keep it around, and then realizes, of course, that it is not the same bird..... I want to thank Pasku who taught it to me, and that the Bilbao public for singing so beauitufully."

Izotz ondoko eguzki (Xabier Lete). "Izotzak estali zuen gure Euskalerria; mintzo ozenak zabaldu berbizkun berria. Itzal-zokondoetan lore, izotz-bitxia baina haren gainetik jauntzen eguzkia!!"

Olariaga | 2015-12-08.


KIMETZ:Euskararen zapalkuntza."Gure proiektua espainiar estatu inperialista suntsitu eta iberiar nazioen estatu-komuna konfederala ezartzea izanik, ezinbesteko dugu hizkuntza minorizatuen muga nazionalak gainditzea, konfederazio osora hedatuz. Horrelako politiken tankerakoak aplikatuak izan dira dagoeneko estatu burgesetan, Suitzan kasu, bideragarritasunaren froga dena."

Komunistok nazio auziarekiko dugun planteamendua argia da: nazioak desagertzera bideratuta daude komunismoaren atzeneko fasera heldu eta batera. Baina desagerpen honek berezko fusio progresiboa eskatzen du, zapalkuntza oro borrokatuz (burgesiaren interesekoa baino ezin baita izan) eta berdintasunean ezarriz desagerpen hori. Hortaz, honek nazioen konfigurazioa aldatzea dakar iraultzarekin batera; eta beraz, hizkuntzena ere bai. Asko dira Euskal Herrian euskaraz kontsigna darabiltenak, eta esan daiteke gu horrekin ados garela. Baina lehen aipatutakoaren harira, euskara ezin liteke Euskal Herrira mugatu, ezinezko bailitz horrelako egoeran berdintasunera heltzea gainontzeko hizkuntzekin. Gure proiektua espainiar estatu inperialista suntsitu eta iberiar nazioen estatu-komuna konfederala ezartzea izanik, ezinbesteko dugu hizkuntza minorizatuen muga nazionalak gainditzea, konfederazio osora hedatuz. Horrelako politiken tankerakoak aplikatuak izan dira dagoeneko estatu burgesetan, Suitzan kasu(1), bideragarritasunaren froga dena.

Komunistok, ezinbestean, burgesia monopolistaren politika etnozidak salatzen jarraitu beharra dugu, hizkuntza zapalduen eskubideen alde. Nazio askapena indar burgesek bideratu izan dutenean, askapena nazionalki partziala izan da beti, erabateko edo besteko zapalkuntzak iraun baitu (gaelikoarena Irlandan, kasu). Euskararen kasuarekin antzera gertatzen zaigu, soilik klase borrokaren bidezko botere berriaren (proletarioaren) sortzeak eta zaharraren (burgesaren) zanpatzeak eraman gaitzake Euskal Herriko hizkuntzaren bermera. Hortaz, iazkoan esandakoak errepikatu eta zaharrak berritzea tokatzen zaigu: akaso, euskara iraultzarekin ez dela salbatuko; baina iraultzarik gabe ziur ezetz.
Oharrak:
(1)Suitza potentzia inperialisten tarteko herrialdea izanik, ez du aliantza zuzenik horietako batekin, eta hortaz, bere izate plurala mantentzea komeni zaio. Suitzan, alemana, frantsesa, italiarra zein erromantxea hizkuntza ofizial dira herrialde osoan, nahiz eta bakoitza parte batekoa baino izan berez, alemanaren erabilera nagusi izanik usadioz herrialdearen hiru laurdenetan.
ITURRIA: Kimetz.

BERRIA. Egunkariak 25 urte. Abenduaren 6an beteko dira 25 urte Euskaldunon Egunkaria-ren lehen zenbakia argitaratu zenetik. Aurrez eginiko lan eskergak 1990eko abenduaren 6an ikusi zuen argia, eta hala egin zuen, egunez egun, 2003ko otsailaren 20ra arte.